domingo, 27 de noviembre de 2016

Nire PLE eta hausnarketa / Mi PLE y reflexión

Os dejo aquí una infografía en el que resumo mi PLE.


En cuanto a la reflexión... 

Me parece interesante la idea del Entorno Personal de Aprendizaje (Personal Learning Environment), nunca me había puesto a reflexionar sobre qué uso y cómo uso las herramientas en el día a día. Soy una persona que utiliza mucho internet y las redes sociales, sobre todo para buscar y compartir información, pero en lo de la creación y divulgación on-line creo que ando más justa. Puede ser miedo, inseguridad, desconocimiento... pero la verdad es que el material que produzco no lo suelo compartir por el tema de la privacidad.

Onartzen dut pribatutasunaren gaian hutsune bat dudala, eta beldur pixka bat ematen didala baita ere. Eskolan ikasleekin egiten ditugun ekintzak ezin dira edozein modutara zabaldu, adin txikikoak direnez ezin direlako beraien irudiak baimen zehatzik gabe argitaratu. Hori dela eta, arazo legaletan ez sartzeagatik batez ere, ez ditut edukiak elkarbanatzen normalean. Aukera eman didatenean hala ere, eskolak berak blog bat edo web orria zuelako, saiatu naiz erabilpen bat ematen, batez ere ikasleen lanei irteera emateko.

Bestalde, sare sozialak ez ditut inoiz ikusi alderdi profesionalarekin lotzeko moduan. Lehenengo postean esan nuen bezala, twitterreko erabiltzailea naiz, baina gehiago da lanaz kanpoko informazioa jasotzeko lanari buruzkoa baino, eta ez dut normalean ezer askorik idazten ni neuk. Facebooken irakaskuntzako talde batzuetan sartuta nago, oso baliagarriak izaten direnak informazio zehatza jasotzeko, batez ere administrazioari dagokionez. Baina sare sozialak nire bizitza pertsonalaren parte bezala ikusten ditut, eta horregatik bizitza profesionaletik kanpo mantentzen saiatu izan naiz. Agian horretan jarrera aldaketa bat eduki beharko nuke, bertatik aurki dezakedan informazioa ere oso interesgarria eta baliagarria izan daitekeelako. Horrela zuku gehiago aterako nioke behar bada.

Dejo aquí mi cuenta de twitter de nuevo para quien quiera seguirme: @MaianaB88 (puede que a los seguidores del Athletic no les guste mucho ya que comparto MUCHAS cosas de la Real Sociedad, y puedo hacerles cambiar de equipo para bien... :P)

Ondo izan!

domingo, 20 de noviembre de 2016

e-Actividad para el desarrollo de competencias

Gabon denoi!

Aquí os traigo mi presentación con la unidad didáctica desarrollada. He usado la herramienta EMAZE para desarrollarla.

¡Espero que os guste!

Click en la imagen para acceder a la presentación 

lunes, 14 de noviembre de 2016

Hausnarketa Digicomi buruz / Reflexión sobre Digicom

Hemen uzten dizuet Konpetentzia Digitalen bideoari buruzko nire hausnarketa. Infografia batzuen bitartez egin dut genial.ly erabiliz, aurkezpen baten moduan ikusten direnak.

Aquí os dejo mi reflexión sobre el video de la Competencia Digital. Lo he hecho mediante varias infografías que se ven como una presentación, con genial.ly .

Link:
https://www.genial.ly/582a2cdda842820884f07ea9/reflexion-digicom

Mila esker!

miércoles, 9 de noviembre de 2016

Ongi etorri!

Arratsaldeon guztioi, eta ongi etorri nire blog-era. Nire izena Maiana da, eta ikastaro honetan parte hartzeko gogo askorekin nago.

Ni Analogikoan:

Ideia bat egiteko, hemen uzten dizuet irailan beste ikastaro baterako egin nuen Prezi aurkezpena (Gaztelaniaz dago, hala eskatu zigutelako). Baliteke beharrezkoa ez den informazio asko egotea, baina baliagarria iruditzen zait, eta nola dagoeneko egina dagoen...

Kaixo! by Maiana

Esan behar dut dagoeneko lanean nagoela Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxean, ingeleseko irakasle bezala Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleekin. Jardunaldi erdian nabil, baina egia esan ez datorkit gaizki momentu honetan, berriz ere ikasten nabilela eta... Gainera, kontutan izanda orain arte Goierri aldean ibili naizela lanean, etxe ondoan egotea aurrerapauso handia da niretzat ere...

Ni Digitalean: 

Gaur arte ez dut blogik izan, beraz, hau izango da lehenengo esperientzia. Bere garaian Messenger, Fotolog, Tuenti... izan nituen, beraien erabilera puri-purian zegoenean. Gaur egun Facebooken ibiltzen naiz batez ere, eta twitter kontua ere badut (@MaianaB88), batez ere informaturik egoteko erabiltzen dudana informatzeko baino gehiago. Instagram ere erabiltzen dut, baina twitter bezala, gehiago da argazkiak ikusteko nik igotzeko baino. Eta, gehienok bezala, whatsapp ere dezente erabiltzen dut. Esan dezaket sare sozialen kontuetan nahiko sartuta nagoela, nahiz eta ez izan erabiltzaile sutsuena.

Interesatzen zaidana: 

Batez ere, mundu digital honetan hobeto mugitzeko eta komunikatzeko baliabideak bilatzen ditut, kontuan izan behar dugulako gure ikasleek askotan baliabide horiek guk baino hobeto ezagutzen dituztela. Horrez gain, beti dator ongi formazioan eguneratzen joatea, gauza berriak ikasteko eta hausnarketak egiteko hauen erabilerari buruz.

Zer gustatuko litzaidake: 

 Gustatuko litzaidake ikastaro honetan gogoz eta interesez arituko den jendea topatzea, horrela askoz gehiago ikasiko dugulako denon artean, modu entretenituagoan eta, batez ere, aberasgarriagoan. 


Benetan espero dut denontzat baliagarria izango dela ikasten duguna! 

Animo asko denoi!!