Ni Analogikoan:
Ideia bat egiteko, hemen uzten dizuet irailan beste ikastaro baterako egin nuen Prezi aurkezpena (Gaztelaniaz dago, hala eskatu zigutelako). Baliteke beharrezkoa ez den informazio asko egotea, baina baliagarria iruditzen zait, eta nola dagoeneko egina dagoen...
Kaixo! by Maiana
Esan behar dut dagoeneko lanean nagoela Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxean, ingeleseko irakasle bezala Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleekin. Jardunaldi erdian nabil, baina egia esan ez datorkit gaizki momentu honetan, berriz ere ikasten nabilela eta... Gainera, kontutan izanda orain arte Goierri aldean ibili naizela lanean, etxe ondoan egotea aurrerapauso handia da niretzat ere...
Ni Digitalean:

Interesatzen zaidana:
Batez ere, mundu digital honetan hobeto mugitzeko eta komunikatzeko baliabideak bilatzen ditut, kontuan izan behar dugulako gure ikasleek askotan baliabide horiek guk baino hobeto ezagutzen dituztela. Horrez gain, beti dator ongi formazioan eguneratzen joatea, gauza berriak ikasteko eta hausnarketak egiteko hauen erabilerari buruz.
Zer gustatuko litzaidake:
Gustatuko litzaidake ikastaro honetan gogoz eta interesez arituko den jendea topatzea, horrela askoz gehiago ikasiko dugulako denon artean, modu entretenituagoan eta, batez ere, aberasgarriagoan.
Benetan espero dut denontzat baliagarria izango dela ikasten duguna!
Animo asko denoi!!
Seguru egon Maiana gure onena jartzen badugu, bakoitzak dakiena eta daukana, ONdoen egiten dakiena eta ONgien eman dezakeena... aberastuko da gure ALTXORRA! :-)
ResponderEliminarPrest egon ozeano ireki honetan nabigatzeko, ikastarokideon jakintza handiaagoa bihurtuko data ELKAR-lanean!
Prestatu zeure "instrumentuak" eta AURRERA!
Josi